XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agiriaren mamia laburki honela eman diteke.

Ekonomigintza omen da, gizartea mailetan zatitu ta ideolojia sortuarazten duena.

Kondairaren bizkarezurra gizarte-mailen borrokak omen dira.

Azken aldi hauetan gizarte-mailen borroka hori ler zorian omen dago eta lertu ondoren gizarte berri bat sortuko da, mailik gabekoa, sekulan bukatuko ez dana.

Harako hitz sonatuekin amaitzen dute Agiria: Mundu osoko proletarioak, alkar zaitezte.

2. 1848-ko matxinadak.

Zaila izango da XIX gizaldi osoan 1848 bezelako urte zalapartsu bat arkitzea.

Europa osoan matxinadak pilpilka sortu ziran.

Zenbait nazioetan komunistak jotzen zituzten matxinada horien piztailetzat.

Aitzeki horretaz baliaturik, Frantzian eta Alemanian komunisteri gogor eraso zieten.

Frantzian langileak Louis Philippe (1830-1840) eta Guizet-en gobernu konserbatiboa eratxi egin zuten otsailan.

Bigarren Errepublika sortu zan, lendakari Louis Napoleon zuela.

Errepublikak auteskundetarako eskubide jenerala eman zuen baina langileriaren bizimodua obeagotzen ez zan zintzoki saiatu.

Langileak asaldatu egin ziran, baina alperrik.

Gobernuak errukigabe azpiratu zitun.

Urte hontan Frantzian gertatu ziran goraberak Marxek Die Klassenkampauml;mpfe Frankreich 1848- bis 1850 liburuan azaltzen dizkigu.

Frantziko matxinada-aizeak Alemania ta Austriara zabaldu ziran.

Giro egokia iruditu zitzaion Marxi eta Koloniara itzuli zan.

Hemen Neue Rhenische Zeitung egunerokoa sortu zuen.